Egutegia
Urteko egutegia
Landetxo Gunean urte osoan zehar jarduera eta bisita bereziak antolatzen ditugu. Hona hemen sasoi nagusiak:
Aste Santua: familientzako programazioa, tailerrak eta esperientziak.
Uda: jarduera bereziak, bisitak eta familia-planak.
Gabonak: Olentzero, Mari Domingi eta mitologiaren inguruko ekintzak.
📌 Datak eta xehetasunak egutegian eta gure sare sozialetan eguneratzen ditugu.
Bermut Tailerra
Landetxo Gunean
Data: Ekainaren 4a Ordua: 19:30 Prezioa: 35 € Adina: +18
Udalekuak
Udalekuak Landetxon – Uda 2026
Natura, kultura eta abentura, elkarrekin. Hori da Landetxo Guneak eskaintzen diona 3 eta 12 urte bitarteko haurrei uda honetan.
Asteka antolaturiko udalekuetan, haurrek euskal mitologiaren pertsonaiak ezagutu, natura biziko eta ekintza gidatuen bidez ikasi egingo dute, giro beroan eta seguruan.
Datak: Ekainaren 22tik uztailaren 30era – 6 aste aukeran
Ordutegia: 09:00 – 14:00 (Goizeko zaintza 08:00tik, +5 €)
Prezioa: 130 € astea | Familia bereko bigarren umea: 125 €
Adina: 3-12 urte (2014-2023 jaiotakoak)
Asteka apuntatu daiteke, gutxienez 20 laguneko taldeak osatuz.
Izen ematea: ekainaren 7a arte 📧 landetxogunea@alaiki.eus | ☎️ 944 05 02 40
Formakuntzak
Monitoreen Formazioa – Laster!
Aisia eta Denbora Libreko Monitore ikastaroa berriro eskainiko dugu Landetxo Gunean. Laster izango duzue informazio guztia.
📩 Interesa baduzu, jarri gurekin harremanetan: landetxogunea@alaiki.eus | ☎️ 944 05 02 40