Mungia · Ondarea, natura eta mitologia

Historia
bizirik dagoen
lekua.

Ezagutu Landetxo Goikoa, Bizkaiko baserririk zaharrena, eta murgildu euskal mitologiaren munduan.

Landetxo Kalea · Mungia

Landetxo Goikoa baserriaren harrizko eta zurezko fatxada
Landetxo Goikoa / Bizkaia, bere esentzian

Gu ezagutzeko bi modu

Gure historia.
Zure irudimena.

Landetxo Goikoaren arkitektura tradizionala
01 / Ondarea

Ondare bisitak

Landetxo Goikoako ondare-bisitan, baserriaren historia eta arkitektura tradizionala gertutik ezagutzeko aukera ematen da, bisita gidatuaren bidez. Ibilbidean zehar, eraikinaren egitura, materialak eta garaiko bizimodua azaltzen dira, ingurunearekin eta tokiko kulturarekin lotuta.

Bisitarako sarrerak
Izenadubako baso mitologikoko ibilbidea
02 / Mitologia

Bisita mitologikoak

Bisita mitologikoetan, euskal mitologiaren munduan murgiltzeko aukera eskaintzen da: basoan zehar ibilbide gidatua eginez, pertsonaia mitologikoak, istorioak eta txoko bereziak ezagutzen dira, modu ludiko eta hezitzailean .

Esperientzia familian bizitzeko pentsatua da, eta umeek irudimena piztu, naturarekin konektatu eta gure kulturaren parte diren kondairak gertutik ezagutzen dituzte. Ibilbidean zehar, sormena, parte-hartzea eta jolasa uztartzen dira, giro magiko eta atseginean.

Bisita hau gomendagarria da familientzat, ikastetxeentzat eta taldeentzat , euskal kultura eta mitologia modu bizi batean ezagutzeko.

Ikusi bisitak eta sarrerak
Olentzero eta Mari Domingi

Izenaduba Gabonak

Berriro elkartzeko
magia.

Olentzero eta Mari Domingi Landetxon zain dituzu. Kontsultatu Gabonetako bisitak sarreren plataforman.

Ezagutu Izenaduba Gabonak

Etorri aurretik

Mungian
ikusiko dugu elkar.

Nola heldu

Bisiten ordutegia

Asteartea – Larunbata
10:00–14:00
Igandea
10:00–14:00

Asteleheneko bisitak eta jardueren ordutegiak kontsultatu etorri aurretik.

944 05 02 40
Etxetxo koloretsuak Landetxoko ingurunean

Landetxo Gunea · Mungia

Zure hurrengo bisita hemen hasten da.

Ikusi sarrerak944 05 02 40landetxogunea@alaiki.eus