Bisitak Landetxo Gunean



Info orokorra
Ondare bisitak
Landetxo Goikoako ondare-bisitan, baserriaren historia eta arkitektura tradizionala gertutik ezagutzeko aukera ematen da, bisita gidatuaren bidez. Ibilbidean zehar, eraikinaren egitura, materialak eta garaiko bizimodua azaltzen dira, ingurunearekin eta tokiko kulturarekin lotuta.
Erosi zure sarrera hemen!
Info orokorra
Bisita mitologikoak
Bisita mitologikoetan, euskal mitologiaren munduan murgiltzeko aukera eskaintzen da: basoan zehar ibilbide gidatua eginez, pertsonaia mitologikoak, istorioak eta txoko bereziak ezagutzen dira, modu ludiko eta hezitzailean.
Esperientzia familian bizitzeko pentsatua da, eta umeek irudimena piztu, naturarekin konektatu eta gure kulturaren parte diren kondairak gertutik ezagutzen dituzte. Ibilbidean zehar, sormena, parte-hartzea eta jolasa uztartzen dira, giro magiko eta atseginean.
Bisita hau gomendagarria da familientzat, ikastetxeentzat eta taldeentzat, euskal kultura eta mitologia modu bizi batean ezagutzeko.
Zer aurkituko duzue Landetxon?
Pertsonai mitologikoak
Basoaren ibilbidea eta natura
Jolas eta esperientzia guneak
Baserriaren arkitektura eta xehetasunak
Publikoa

